Aurten, 2023. urteko maiatzak 7an, Natxituko XXVII. Txirrindulari Saria burutu da. Orain dela 30 urte hasi zen Natxituko herria lasterketa honen antolakuntza, eta aurtengoa, esan bezala, XXVII. edizioa burutu da.
Eako Udalaren babezpean, eta Gurutzegane Kultur Elkarteak antolatuta, aurtengoa ere bikain hasi eta amaituriko eguna izan da.
Aipamen berezia Sociedad Ciclista Gernikesa-ri. Mila esker, aurtengoan ere, gurekin batera jo ta su izan bait genituen antolaketan lanetan.
Goizeko 9.30etan hasi zen aurtengo lasterketa eta ia 200 txirrindularik parte hartu zuten.
Lasterketaren emaitzei dagokionez, irabazlea Daniel Criado de Frutos (FINISHER taldea) izan da, bigarrena Unai Aznar Vijuesca (FINISHER taldea) eta hirugarren sailkatua Julen Arriola-Bengoa Beitia (CAJA RURAL – ALEA) izan dira.
Tarteetako Helmugetan Oier Muñiz Barbolla (EISER-HIRUMET) izan genuen garaile, eta Mendiko Sariari dagokionez, Unai Aznar Vijuesca (FINISHER taldea) izan zen sariaren irabazlea.
Taldekako Saria, FINISHER taldeak irabazi zuen.
Hona hemen sari banaketaren zenbait argazki:
Eta nola ez, eskerrak emateko garaia da.
-
- Eskerrik asko antolakuntzan burubelarri lagundu eta parte hartu zuten guztiei, lan guzti hau gabe ezinezkoa bait da guzti hau aurrera ateratzea.
- Lasterketa egunean bai Natxitun zein ibilbidean zehar bide bazterretan eta bidegurutzetan izandako guztien lana, berriz ere zoragarria.
- Babeslerik gabe guzti hau egiterik ez dago. Eskerrik asko zuen laguntza eman diguzuen enpresa eta erakunde guztioi. Hurrengo urteotan ere gurekin nahi zaituztegu!
GORA NATXITU!!
Ondoren, egunean zehar ateratako zenbait irudi zuentzat: